Euskara ikasleen jaia ospatuko du Elkarlanek ekainaren 19an Bilbon. Bi ekitaldi izango dira berau ospatzeko:
- Egun osoan, 8:00etatik 20:00etara, Axularren Guero liburuaren irakurraldi etengabea egongo da Arriaga antzokian.
- 19:30etan, ikasleen errekonozimendu jaia ospatuko da Kafe Antzokian.
Antolatzearekin errekonozimendu publikoa egin nahi diogu ikasleek euskara ikasteko egiten duten ahaleginari eta, batez ere, 1. maila eta 2. maila lortu duten guztiei, lortutako euskara maila horrek bermatzen baitie euskaraz komunikatzeko gaitasuna. Hizkuntzaren erabilera eta normalkuntzarako pausu berriak eman behar direlakoan gaude.
Jai honekin ikasle guzti-guztiei ERREKONOZIMENDUA azaldu nahi diegu publikoki, gizarte osoaren aurrean.