Jon Maiarekin solasaldia, biharko jaiaren atarian

RiomundoEuskara ikasleen jaiaren atari moduan, honekin lotutako elkarrizketa mamitsua eskaini digu Jon Maia bertsolariak. Berak idatzitako Riomundo liburua hizpide hartuta, bere ibilbide pertsonalaren berri eman digu. Aitona Albaceten jaio zenean iturburua jarri eta Jon Maia bertsolari euskaldunaraino ibai baten gisan aurkezten digu hari biografikoa liburuan zein elkarrizketan.

Beste hainbat etorkinen antzera, Euskal Herrira heldu zen aitona eta haren biloba Jon, ama hizkuntza gaztelania izanik, euskaldundu egin zen apurka-apurka. Tartean konplexu eta aurreiritzi asko gainditu behar izan zituen, baina egun euskara ederto menperatzen duen idazle eta bertsolaria dugu Jon Maia.

Bilbo handiko euskara ikasleei aholkua emateko eskatuta, zera dio Jonek: “ez dutela modu errezagorik aurkituko euskal mundua ezagutzeko eta bizitza beste prisma batetik ikusteko euskara ikastea baino, aberastasuna da euskara eta berau ikastea abentura ederra”… Baina ikus eta entzun ezazue zeuek elkarrizketa hemen:

2 erantzun “Jon Maiarekin solasaldia, biharko jaiaren atarian” bidalketan

  1. Pingback: Jakintza Ikastolako Batxilergoa » Blog Archive » JON MAIArekin solasaldia

  2. Pingback: GIZARTE Jakintzan » Blog Archive » Solasaldia JON MAIArekin

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude